jueves, 29 de octubre de 2009

EGIPTO




Egipto basamortuan dago eta han aurkitzen dirapiramideak eta esfingea,argaskian agertzen direnak.
Han bero handia egiten du.Inguru hauetan ibai bat aurkitzen dugu.Nilo izenekoa da.Egipton bizi den jendearentzat ,Nilo ibaia sakratua da .Hilak ibaiara botatzen dituzte.
Piramideak faronen habiak dira.
Argaskian agertzen dena Keops piramidea da. Piramide barruan igarobide sekretuak daude. Esfingea apurtuta dago basamortuetan arearen ekaitzak daudelako. Beste aldetik, dirudienez , bai esfingea bai piramideak, uretan mugilduta zeunden

ITZIAR

martes, 27 de octubre de 2009

MALLORKA

Argazkian ikusten den paisaia Mallorkako uhartea da. Itsasoa eta itsas pasealekua harrizko horma batez banatuta daude; pareta hau oso egokia da jesarri eta deskantsatzeko, eta aldi berean itsasoaren usaina eta olatuek harrien kontra jotzean egiten duten soinua entzuteko. Zerua hodeiz estalita dago, eta itsasoaren kolore urdin ilunarekin batera, egun tristea ematen du.


Urrunean, oso lasaia dirudien hareazko hondartza bat ikus daiteke, olatuak elkartzen diren lekuan. Harriak hondartzaren amaieran daude, tamaina desberdinekoak. Harriak hondartzaren parte bihurtuko dira.
Amaitzeko, argazkiaren atzealdean mendi txiki batzuk ikus ditzakegu. Mendi hauek zuhaitz eta landarez beterik daude eta baita animalia basati desberdinez ere.


NEREA CASTRO ALONSO

lunes, 26 de octubre de 2009

SALAMON


Nire herria Salamon deitzen da. Salamon mendi askoren artean dagoen herri txiki bat da. Bakarrik ditu 21 edo 22 etxe txiki familia batekin. Salamonen ez dago jende asko bizitzen, bakarrik bizi dira bi pertsona neguan, besteak oporretan gatoz.
Salamonen ez dago dendarik ezta tabernarik ere, bakarrik hospederia bat. Ogia eta janari gehiena erosteko kamioneta bat etortzen da astero, bozina joz etxez-etxe joaten dena.
Salamonen oso ume gutxi daude, nire adinekoak dira eta oso majoak.


Handik abere asko daude; oiloak, behiak, zaldiak... Baina onena lasaitasuna da. Handik ez delako kotxerik pasatzen.
Erosketa ugaritsuak egitera Riañora edo Cistiernara joaten gara,merkatu bat baitago astero.
Piztinetara joateko Cremenesera joan behar dugu oso ondo pasatzen dugu denak batera!
Dena dela nik kexa bat dut;gauza dibertigarriak egiteko kotxez joan behar naizela; adibidez, piztinera joan, parkean jolastu...
Salamonen inguruan herri polit asko daude: Liegos, Remolina, Cremenes, Lois, Ciguera...

ANE

viernes, 23 de octubre de 2009

FUENTE EL OLMO



NIRE OPORRETAKO HERRIA, FUENTE EL OLMO


Nire oporretako herria Segoviako herri txiki bat da, Fuente el olmo hain zuzen ere. Herri txikiz inguratuta dago: San miguel de Bernuy: 5 kilometrotara; Torrecilla del pinar, 3 kilometrotara; Los Valles de Fuentidueña, 4 kilometrotara… Herri hauek ere Fuentelolmorekiko antz asko daukate. Herrien inguruan pinu eta makal asko daude eta lasaita-sunaren sentimentua eta txorien txorrotxioaren zarata entzun ahal ditzakezu. Herrian ez da jende asko bizi. Jende gehiena festetan eta udan etortzen da herrira.90 bat biztanle bizi dira urte osoan zehar eta festetan eta udan, berriz, 600bat persona gaude.

Ni Aste Santuan eta udan joaten naiz normalean.
Herrian bi taberna daude: batean ogia, litxarreriak, pintxoak eta edariak saltzen dira, baita janariak eman ere; eta bestean, berriz, litxarreriak pintxoak eta edariak, baina ez dira janariak ematen ezta ogia zaltzen ere. Bestelakoak: arrautzak, arraina, fruituuak, barazkiak eta abar kamioietan saltzen dira, baina ez dute okelik saltzen.

Plazan eliza eta udaletxea daude. Eliza aurrean zuhaitz mordoa dago. Udaletxe ondotik erreka bat pasatzen da, baina ia ez dauka urik. Hilerria heritik kanpo dago.

Etxe gahienek bi solairu edo gehiago izan ohi dute, baita ortua eta patioa ere. Gureak ez dauka ez orturik ez patiorik, baina hortua aparte dauka.Ortuan ez dugu ezer landatzen (hori nire aitonak egiten baitzuen eta horain ez dago), baina hiru sagarrondo dauzkagu. Batzuetan igerileku bat jartzen dugu, eraiki eta deseraikitzen den horietako bat.

Herrian jende gehienok oinez edo bizikletaz joaten gara leku batetik bestera eta niri hori asko gustatzen zait zeren ez dugu ezer kutsatzen.

Festetan puzgarriak, zezen eroa, tren txu-txua, karaokea eta diskoteka jartzen dute. Horretaz gain, aktibitateak ere badaude: pintura lehiaketa bat, futbol partiduak, mozorro gaua…Askotan irabazi ala ez zariren bat ematen dizute; beste batzuetan, aldiz, soilik irabaztean.

Nik Fuente el Olmo bisitatzea gomendatzen dizuet, oso polita da eta!

Alazne Berguices 6.B

ARAMAIO



ARAMAIO (ARABA)

Araban dagoen herri txiki bat da. Harana mendiz ingurututa dago eta argazkian ikus dezakezuen bezala herrian bertan etxe asko daude eta auzo batzuetan ere banatuta.
Baserri asko daude menditik.
Niretzat oso inportantea da nire aitite han jaio zelako. Senide batzuk oraindik han bizitzen dira.
Ezaugarri bat:
Arabako herri bakarra betidanik euskaraz hitz egiten zena da.



Mikel Gardoki
2009eko irailaren 27a

TUNEZ



Joan den udan Tunez-era joan ginenoporrak pasatzeko eta herribat ezagutzeko .
Tunez Afrikan dagoen herri bat da,eta dauzkaten kultura eta ohiturak guztiz desberdinak dira.
Argazkian “La mezquita del Presidente”delakoa ikus dezakegu.Leku honetan bere Jainkoa dagoela esaten dute eta sarritan etortzen dira otoitz egitera,hauxe da guretzat eliza.
Meskita leku zoragarria da,eraikuntza era handiz eginda dago.
Sartzeko errespetu handia euki behar da eta praka motza badaukagu zapi bat jarri behar da,horrexegaitik nire ahizpa eta ni zapiekin gaude.

Naroa Sainz