martes, 27 de octubre de 2009

MALLORKA

Argazkian ikusten den paisaia Mallorkako uhartea da. Itsasoa eta itsas pasealekua harrizko horma batez banatuta daude; pareta hau oso egokia da jesarri eta deskantsatzeko, eta aldi berean itsasoaren usaina eta olatuek harrien kontra jotzean egiten duten soinua entzuteko. Zerua hodeiz estalita dago, eta itsasoaren kolore urdin ilunarekin batera, egun tristea ematen du.


Urrunean, oso lasaia dirudien hareazko hondartza bat ikus daiteke, olatuak elkartzen diren lekuan. Harriak hondartzaren amaieran daude, tamaina desberdinekoak. Harriak hondartzaren parte bihurtuko dira.
Amaitzeko, argazkiaren atzealdean mendi txiki batzuk ikus ditzakegu. Mendi hauek zuhaitz eta landarez beterik daude eta baita animalia basati desberdinez ere.


NEREA CASTRO ALONSO

No hay comentarios:

Publicar un comentario