viernes, 23 de octubre de 2009

FUENTE EL OLMO



NIRE OPORRETAKO HERRIA, FUENTE EL OLMO


Nire oporretako herria Segoviako herri txiki bat da, Fuente el olmo hain zuzen ere. Herri txikiz inguratuta dago: San miguel de Bernuy: 5 kilometrotara; Torrecilla del pinar, 3 kilometrotara; Los Valles de Fuentidueña, 4 kilometrotara… Herri hauek ere Fuentelolmorekiko antz asko daukate. Herrien inguruan pinu eta makal asko daude eta lasaita-sunaren sentimentua eta txorien txorrotxioaren zarata entzun ahal ditzakezu. Herrian ez da jende asko bizi. Jende gehiena festetan eta udan etortzen da herrira.90 bat biztanle bizi dira urte osoan zehar eta festetan eta udan, berriz, 600bat persona gaude.

Ni Aste Santuan eta udan joaten naiz normalean.
Herrian bi taberna daude: batean ogia, litxarreriak, pintxoak eta edariak saltzen dira, baita janariak eman ere; eta bestean, berriz, litxarreriak pintxoak eta edariak, baina ez dira janariak ematen ezta ogia zaltzen ere. Bestelakoak: arrautzak, arraina, fruituuak, barazkiak eta abar kamioietan saltzen dira, baina ez dute okelik saltzen.

Plazan eliza eta udaletxea daude. Eliza aurrean zuhaitz mordoa dago. Udaletxe ondotik erreka bat pasatzen da, baina ia ez dauka urik. Hilerria heritik kanpo dago.

Etxe gahienek bi solairu edo gehiago izan ohi dute, baita ortua eta patioa ere. Gureak ez dauka ez orturik ez patiorik, baina hortua aparte dauka.Ortuan ez dugu ezer landatzen (hori nire aitonak egiten baitzuen eta horain ez dago), baina hiru sagarrondo dauzkagu. Batzuetan igerileku bat jartzen dugu, eraiki eta deseraikitzen den horietako bat.

Herrian jende gehienok oinez edo bizikletaz joaten gara leku batetik bestera eta niri hori asko gustatzen zait zeren ez dugu ezer kutsatzen.

Festetan puzgarriak, zezen eroa, tren txu-txua, karaokea eta diskoteka jartzen dute. Horretaz gain, aktibitateak ere badaude: pintura lehiaketa bat, futbol partiduak, mozorro gaua…Askotan irabazi ala ez zariren bat ematen dizute; beste batzuetan, aldiz, soilik irabaztean.

Nik Fuente el Olmo bisitatzea gomendatzen dizuet, oso polita da eta!

Alazne Berguices 6.B

No hay comentarios:

Publicar un comentario